2012/11/25

Zatikako integrazioa.

Irudi batek mila hitzaren lana eginten duela esaten dutenez, hona hemen beste hau:


iturria: Soycientifico

2012/11/04

Lanak Desmos-ekin.

Aurreko sarrera batean Demos kalkulagailuaren berria izan genuen. Orain,  bertsio berriari esker, zuen lana asko erraztuko da, besteak beste irudiak  zuen blogetako sarreretan edo Google docs-etan nola jarri daitezkeen ikusiko dugu.

Grafia eginda gero, lehenengo eta behin izena jarri eta gordetzea komeni zaizue, gero "share"-n klikatu eta eta bertan aukera desberdin hauek aurkituko dituzu:
                   - Sare sozial desberdinetan konpartitzeko (Facebook, Twitter, Google +).
                   - Behin betiko lotura lortzeko.
                   - Emailez irudia eta lotura bidaltzeko.
                   - Embed: hemen zure blogeko sarreran itsatsi behar duzun HTMLa lortuko duzu edo BBCodea. .
                   - Irudian klikatzerakoan azpiko hau agertuko zaizu:


Gero laukitxu berdera jo eta grafikoaren irudia beste lehio batean agertuko zaizu, bertatik inprimitzeko aukera izango duzu eta saguaren eskumako botioarekin betiko aukerak gorde, kopiatu URL,kopiatu irudia... agertzen dira.  Kopiatu irudia eginez gero posible duzu zure Google Docs-eko lanean zuzenean itsastea  (berriz eskumako botoiarekin edo ctrl+v rekin).
Azpiko adibidea honetan grafikoa txertatuta dago HTMLa erabiliz:


Oharra: Options barruan angeluaren neurriak aldatzeko aukera duzue.( x ardatza adibidez Radianetan jartzeko, klikatu "pi" labels, edota radians).

Iturria: http://s3.amazonaws.com/desmos/Desmos_Calculator_User_Guide.pdf