2011/11/14

Graph.tk

Graph.tk grafikoak egiteko tresna berria dugu, on line erabil dezakeguna, "Chrome app store"-an eta jaisteko ere eskuragarri dago.


Grafikatzaike hau Flootpotek baino aukera gehiago ematen dizkigu, alde batetik deribatuak, integralak eta beste hainbat funtzio irudikatzen dituelako, bestetik azalerak ere agertzen dira. Oso intuitiboa da.  Adibidea asko ditu eginda. Egindako irudiak png formatoan gordetzen ditu.
Bestalde bere web, blogeta eta abarrekoetan txertatzeko aukera emango digula bihar etsi esaten digute.


Frogatuko dugu azpiko adibide honekin.

Graph.tk



2011/11/06

Ruffini polinomioen zatiketeetan

Lehenengo webune honetan Ruffini zertarako erabiliko dugun, irudian klikatuz, ikusiko dugu, hau da zatiketa hau egiteko beste era bat baino ez da.

irudian klikatu

Jarraieran pausuka ikusiko dugu nola egin behar den zatiketa hau.
Jatorria
Eta azkenik Wirisen aplikazio honekin praktikan ipiniko duzu ikasitakoa, horretarako irudan klikatu beharko duzu.
irudian klikatu


2011/11/02

Sistema linealen sailkapena.Esanahi geometrikoa.

Hona hemen Manuela Virtok, nire lankiadeak, aspaldian egindako lana: "Ekuazio sistemen ebazpena" Notebook formatuan, arbel digitalean erabiltzeko. Bertan agertzen diren irudiak Wirisekin eginda daude, hau dela eta mugitu eta biratu daitezke. 



Kontuan izan behar dugu gure ikasleek dituzten eragozpenak planoak espazioan imajinatzeko eta are gehiago planoen arteko ebakidurak edota pozisio erlatiboak horregatik material  hau oso erabiligarria da Batxilergoan. Hemen duzue lanaren pdfa, begirada bota nahi izanez gero.