2011/10/05

Sufer



 Joan den ikasturtean ikasleekin institututik Imaginary-ren erakusketara joan ginen eta bertan SURFER, besteak beste, programa ezagutzera eman ziguten. Hau dela eta, Batxilergoko ikasleekin bloga egitea eraki dut eta hemen utziko dizkiet, dizkizut, programa aske hau jaisteko lotura, ez duelako aukerarik ematen "on line" erabiltzeko. Bertan eskuliburua, ingelesez, ere aurkituko duzue.

Citrus: x2 + z2 = y3(1 - y)3




 Programa honekin, ekuazio inplizitu desberdinak jarriz, aldagien mailak, kofizienteak (a eta b),zomma eta biraketak konbinatuz ikusi genitzake ekuazio bakoitzak sortzen dituen gainazalerak. 
 Sortzen diren irudiak oso politak izanik lehiaketa bat antolatu zuten, irudi bakoitza izenarekin aurkeztu behar zen. Ikasleak, gehienetan, egunero erabiltzen ditugun gauzak lortzen saiatzen ziren, eta askotan antzeko zerbait lortu ere.
 Irudiez gain, animazioak ere egiteko aukera ematen digu. Adibide gisa hurrengo bideo hau, neronek egindakoa, uzten dizuet. Espero dut zuen gustukoa izatea.