2010/10/06

Oso azkarra zara ala magia egiten duzu?

Atzo ikasle batek, Asierrek,  hauxe esan zidan: “Oso azkarra zara ala magia egiten duzu?”. Gertaera hau izan zen, gelan ariketak egiten ari ginela, tarteko pausoen artean 2. mailako ekuazio sinple hau atera zen:                

eta nik soluzioak , ezer egin gabe, 2 eta 3 zirela jarri nuenean. "zergatik?" , "beraien batura 5 delako eta biderkadura 6".  Gelako besteek ere ez zuten hau erabiltzen soluzioak konprobatzeko edota kasu errazenetan soluzioak kalkulatzeko. Erraza da eta oso baliagarria da. AZALPENA:
 2. mailako ekuazio baten erroak x=a eta x=b badira eta koefiziente nagusia 1. Ekuazioa honela lor dezakegu:





Oharra, kontuan izan baturaren aurkakoa lortzen dugula.


Hau dela eta, frogatu goiko ekuazio horretan soluzioak 2 eta 3 direla. 


Denak dauka bere azalpena, ez da magia eta ez naiz hain azkarra. :-))