2016/02/27

Geogebra Site-an

Oraingoan nola txertatu Geogebrako lana Google Site batean ikusiko dugu.

Lehenengo gauza Geogebrak ematen digun kode berezia Sitetarako kopiatu behar dugu. Horretarako jarraitu hurrengo pausu hauek.

Gure lanera joan eta han aukeratu  partekatzeko ikurra, gero ondoko irudiak adierazten duten pausuak jarraitu.






 Kodea kopiatu ondoren, gure siteko orria editatzera joango gara eta oraingoan emango ditugun  pausuak hauek dira:





 Azkenik egokitu nahi dituzun ezaugarriak aukeratuz eta onartu.



Gogoratu edizio gorde behar duzula zure txertaketa ikusteko.

Hurrengo helbide honetan nahi duzuen beste Geogebra dituzue site batean txertaturik:



2015/12/27

g(Math) osagarria Driven.

Hemen daukazue osagarri berri bat matematikako adierazpenak, grafikak, estatistika eta eskuz idatzitakoa zuen dokumentuetan eta galdetegietan txertatzeko era erraz eta txukunean.


Osagarri hau norberak instalatu behar du behin, eta gero dokumentu guztietan erabiltzeko aukera izango du. Bideo labur hauek lagungarriak egingo zaizkizu.


  •  Adierazpen matematikoak sortu  
 



Goian agertzen direnak bezalako adierazpenak sor daitezke, irudi gisa txertatzen direnak. Adierazpen hauek idazteko LaTex idazkera erabiliko dugu. Hizkuntza hau jakin ez arren konpondu egin gaitezke hainbat adierazpen aldez aurretik eraikita eskaitzen digutelako. Idatzi eta ikusi egin daitezke "preview" erabiliz; gero "insert"en  klikatuz, gure testuan txerta daitezke.


  • Grafikoak sortu

Grafikoak irudikatzeko aukera asko ematen dizkigu, besteak beste honako hauek:

       - Funtzio bat baino gehiago irudikatzen dugunean zenbait koloretan agertzen dira.
       - Ardatza gezietan amaitu ala ez.
       - Unitateen tamaima aldatu egin dezakegu, eta unitateak radianetan jarri,  erabiliz.
- Azpian funtzioen adierazpenak agertzea ala ez, aukeran daukagu.

  • Banaketa estatistikoak sortu.



Bar Chart

  • Eskuz idatzitakoa ere txerta daiteke.